XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA

AGINDUA, 1992ko urtarrilaren 20koa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuarena, SOCIEDAD ANONIMA PARA LA FABRICACION EN ESPAÑA DE NEUMATICOS MICHELIN-en legezko ordezkariak jarritako 448/87 zk.ko errekurtsuari buruz, Euskal Herriko Zuzentza Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzitarako Sailak emandako epaia betetzeko xedapena ematen duena.

Laneko Arabako Lurralde Ordezkaritzaren eta Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Sailaren 1987ko urtarrilaren 8ko Erabakien kontra, SOCIEDAD ANONIMA PARA LA FABRICACION EN ESPAÑA DE NEUMATICOS MICHELIN-en legezko ordezkariak jarritako 448/87 zk.dun errekurtsoa aztertu du Euskal Herriko Zuzentza Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzitarako Sailak.

Eta 1991ko abenduaren 16an epaia eman du; berorren xedatze zatiak honakoa dio:

Michelin-en ordez, José María Bartau Morales Eskuordeko jaunak Eusko Jaurlaritzaren Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saileko 1987ko urtarrilaren 8ko Erabakiaren aurka, 448/87 zk.ko errekurtsua jarri zuen.

Erabaki horrek, Laneko Arabako Lurralde Ordezkaritzaren Erabakiaren aurka errekurtsogileak jarritako Gorajotze Errekurtsoa zati batean onartu eta aldi berean, 200.000 pezetatako (200.000 PTA) isuna ezarri zion errekurtsogileari.

448/87 zk.dun Errekurtso hori onartu egin dugu, eta, ondorioz, akordio hori zuzenbidearekin bat ez datorrela aitortu behar dugu eta aitortzen dugu.

Beraz, akordioa balio gabe uzten dugu, indarrik gabe eta inolako kosturik ezarri gabe.

Hori dela eta, maiatzaren 14eko 315/1991 Dekretuaren 4. atalarekin bat etorrita eta Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa Arautzen duen Legeko 103. atalean eta ondorengoetan ezartzen denaren arabera, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuak, aurrez aipatutako epaia hitzez-hitz bete dadila xedatu du, bai eta Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila ere.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko urtarrilak 20.

Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, PAULINO LUESMA CORREAS.